Itxi

Herriak eta Hiriak

Aratusteak

50 ekimen baino gehiago prestatu dituzte Bilbon Inauterietarako

eitb.eus

Inauteriak otsailaren 8tik 13ra izango dira eta adin guztientzako ekimenez josita etorriko dira.

  • 2018ko Bilboko Inauterietako aurkezpena.

    2018ko Bilboko Inauterietako aurkezpena. Argazkia: Bilboko Udala.

Bilbo prest dago urteko jairik isekariena eta dibertigarriena ospatzeko: Bilboko Aratuste handia. Otsailaren 8tik 13ra adin guztientzako 50 ekimen baino gehiago prestatu dituzte.

Jaietako Batzorde Mistoak 2018ko Bilboko Aratusteen egitaraua aurkeztu dute astearte honetan; besteak beste, kontzertuak, kalejirak, aretoko dantzak, haur eta familientzako ekimenak, antzerkiak, ekitaldi gastronomikoak eta lehiaketak izango dira. Ezin ahaztu, gainera, larunbateko desfile handia.

Otsailaren 3an, zapatuan, antzinatik berreskuratu eta sendotutako kopla txikien lehiaketa izango da. Aurten Kafe Antzokian ospatuko da kantuz, umorez, satiraz eta mozorroz beteriko ekitaldia. Guztiontzako ireki eta doakoa, eta, amaiera gisa, The Bon Scott Band taldearen doako kontzertua izango da gozagai. Ekimen horrekin abiatuko dira aurtengo Aratusteak.

Eguen Gizenean, otsailak 8, berrikuntza izango da aurten; iluntzean, Fritanga elektrotxarangarekin girotuko baitira Zazpi Kaleak eta, ondoren, bi talderen kontzerturekin jarraituko du jaiak Plaza Barrian: Mississippi Queen taldea lehenengo, eta Ou Mama, ondoren.

Aurkezpenean, deia egin diete bilbotarrei aspaldiko Bilboko mozorro tradizionalak ere haien etxeetan prestatu ditzaten: Higi , Hartza , Fraisku , Momo , Monja eta Turko mozorroak, hain zuzen ere, eta Bariku Mehean, otsailaren 9an, mozorro horiek jantzita joan daitezen Farolin eta Zaranbolasi Plaza Barrian egingo dieten epaiketara.

Eta Aratuste Zapatuan, otsailaren 10ean, kalera ateratzera deitu dute. Izan ere, Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute bete-betean, egun osoz, zapatuan: festa, besterik ez da izango. Kale Nagusia sukalde erraldoi bilakatuko da, eta eguna jai gunean ematen dutenen abenturazale nekaezinentzako herri bazkaria prestatuko dute Albiako karpan.

Gainera, hamaika ekitaldiz beteriko programa osatu dute inguru horretako hainbat gunetan: umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa…

Horrez gain, aski ezagunak eta ospetsuak diren igandeetako txapelketa gastronomikoak aurkeztu dituzte: pontxe eta torrada txapelketa, otsailaren 4an, eta neguko giroan sabelak epeltzeko, sasoi betean dauden bertoko indaben txapelketa, otsailaren 11n. Bariku mehean eskola-umeen desfilea izango da eta, astelehenean, familientzako kontzertua Plaza Barrian, Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik.

Eta martitzenean, "negar eta su artean", sardina maiteari egingo diote agurra. Egitarau-liburuxkak doan eskuratu ahal izango dira taberna, udaltoki eta abarretan.

Bestalde, agerraldian argi utzi dute ez dutela onartuko emakumeon aurkako erasorik mozorro artean ezkutatzerik: "Ar