Herriak eta Hiriak
Aratusteak 2018
Mikel Martinez eta La Basu izango dira Farolin eta Zarambolas Bilboko Aratusteetan
eitb.eus
1984an ezarri zen lehenengoz Farolinen eta Zarambolasen aurkako epaiketa, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa zigortzearen eredua parodiatuta.
-
La Basu. Argazkia: Facebook
Bilboko Jai Batzorde Mistoak Mikel Martinez aktorea eta Elena Caballero, La Basu, hip hop abeslaria izendatu dituzte Farolin eta Zarambolas, Aratusteetako pertsonaia ospetsuenak.
Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta Semper Plus Ultra leloak (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea.
Zarambolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diem lemak laburbiltzen du bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolinen eta Zarambolasen aurkako epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuta.
MIKEL MARTiNEZ
Mikel Martinez aktorea Ez dok hiru bikoteatroa taldeko kide da. Bi aktoreren arteko solasaldi ironikoak sortu ohi ditu talde horrek, euskara hutsean. Gainera, Martinez Plaza Barriko Cafe Bilbao lokaleko jabea da.
LA BASU
Elena Caballero hip hop abeslari ezaguna da, eta hainbat urte daramatza plazaz plaza, euskaraz abesten. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko aurpegietako bat da.