Herriak eta Hiriak
GASTEIZ
Gasteizko tranbiak zazpi unitate berri izango ditu
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
CAF enpresa gipuzkoarrak egingo ditu tranbiaren unitate berriak.
-
Gasteizko tranbia.
Gasteizko tranbiak zazpi unitate berri izango ditu eta unitate bakoitzak 7 modulu izango ditu. Gipuzkoako CAF enpresak lortu du tranbiaren unitate berriak egiteko kontratua. Horrez gain, 3 unitatetan handituko dituzte jada zerbitzuan dauden 5 bagoiko moduluak.
CAF enpresak ohaar batean jakinarazi duenez, Udalarekin sinatu duen akordioa 14,5 milioi eurokoa da. 2008an, Gasteizko lehen tranbia linea abian jarri zenean, 11 unitate eman zituela gogoratu du enpresa gipuzkoarrak.
Bi noranzkoko eta hiriko garraiorako CAFek garatutako Urbos plataforman oinarritutako tranbiak direla azaldu dute konpainiatik.
Ez da CAF enpresak Gasteiztik jasotzen duen lehen enkargua; izan ere, aurreko astean Gasteizko garraioaz arduratzen den Tuvisa konpainiak, Vectia Mobility enpresari (CAF Taldearen filiala) esleitu zion 10 autobus hibridoen horniketaren hitzarmena, 3,3 milioi eurogatik.