Itxi

Herriak eta Hiriak

2018ko dominak

Emakume kirolariak, protagonistak Donostiako Hiritar Merezimenduen Dominetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Club Gimnasia Ritmica Donosti eta Intxaurdi Kirol elkartea 2018ko sarituen artean daude.

  • Alkatea eta udal bozeramaileak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Donostiako Udala

    Alkatea eta udal bozeramaileak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Donostiako Udala

Emakume kirolariak protagonistak izango dira 2018ko Donostiako Hiritar Merezimenduen Dominetan. Izan ere, Club Gimnasia Ritmica Donosti eta Intxaurdi Kirol elkartea sarituen artean daude.

Eneko Goia alkateak saridunen berri eman du gaur, udal bozeramaileekin batera, udaletxean eskainitako prentsaurreko batean.

Hain zuzen ere, hauek dira sarituak: Intxaurdi Kirol elkartea, “bakarrik emakumeez osatutako hiriko futbol klub bakarra”; Club Gimnasia Ritmica Donosti guraso talde batek sortutako "irabazi asmorik gabeko kluba"; Izan Norbera Fundazioa, drogamendekoen eta haien senideen arretarako Gizakia Helburu Programaren sustatzailea;  Casa Ponsol, hiriko saltokirik zaharrena; eta Paul Zubillaga pediatra, 50 urtetan “adimen-desgaitasuna duten pertsonak laguntzen” etengabe izan den pediatra.

Urrezko Danborra Richard Oribe kirolariari emango zaiola iragarri eta gero ezagutu dira aurtengo Hiritar Merezimenduaren Dominak.

Golardoak urtarrilaren 19an emango dituzte, arratsaldean.

, arratsaldean.