Itxi

Herriak eta Hiriak

ATXILOKETA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat hainbat orduz giltzapetuta izateagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gizona aske utzi zuten epailearen aurrera eraman ondoren.

  • Zabalgana auzoa, Gasteiz. Argazkia: Andres Llompart

    Zabalgana auzoa, Gasteiz. Argazkia: Andres Llompart

39 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen legez kanpoko atxilotzea egotzita. Ustez, emakume bat hainbat orduz izan zuen giltzapetuta Zabalgana auzoko etxebizitza batean.

Larunbatean, 20:30 aldera, emakume batek 092 zenbakira deitu zuen giltzapetuta zutela jakinarazteko. Horren hitzetan, gizona goizeko seietan joan zen etxebizitzatik, eta hamalau ordu geroago itzuli gabe zegoen. Udaltzaingoaren arabera, gizonarekin harremanetan jartzen saiatu zela esan zien emakumeak, baina harekin hitz egin ezin zuela ikusita, 092 zenbakira deitzea erabaki zuen, laguntza eskatzeko.

Agenteek Suhiltzaileei laguntza eskatu zieten etxeko atea irekitzeko, baina haien zain zeuden bitartean, gizona agertu zen eta berak ireki zion atea.

Emakumea etxetik atera eta gero, udaltzainek gizona atxilotu zuten legez kanpoko atxikitzea egotzita. Epailearen aurrera eraman ondoren, aske utzi zuten, baina haren aurrera joan beharko du hala eskatzen diotenean.