Herriak eta Hiriak
Gabonetako argiztapena
Kubo handi batzuek Urumea ibaia argiztatuko dute Gabonetan
Agentziak | Erredakzioa
Gabonetako opariak balira bezala, ibaiaren gainean zintzilikatuko dituzte altzairuzko kable batekin, Santa Catalina eta Maria Cristina zubien artean.
-
Gabonetan Urumea ibaia argiztatuko duten kuboak. Argazkia: Donostiako Udala.
Kubo handi batzuek Urumea ibaia argiztatuko dute Donostian Gabonetan, Gabonetako opariak balira bezala.
Aurten ere, Donostiako Gabonetako argiek berrikuntza nabarmen bat izango dute, eta Urumea ibaian ikusiko da, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.
Ander Delgado, Itziar Molinero eta Maier Mugika Arkitekturako eta Ingeniaritzako ikasleak izan dira Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako lehiaketaren irabazleak.
Hain zuzen ere, argia ematen duten kaxa batzuk diseinatu dituzte, Gabonetako opariak balira bezala, eta ibaiaren gainean zintzilikatuko dituzte altzairuzko kable batekin, Santa Catalina eta Maria Cristina zubien artean.
Lehiaketan bigarren geratu den proiektua Maite Aizpuruk, Leire Gardíak, Olga Egiak eta Aitor Ballarinek egin dute, eta proiektu hori ere aurten gauzatuko da. Garaipen-arku batzuk egin dituzte Belengo estalpean sartzeko atea irudikatzeko. Arkupea osatzen duten zutabeak zurezkoak dira, eta izarrak diruditen hainbat argi ditu inguruan.