Itxi

Herriak eta Hiriak

TRANBIA

Oposizioak ez du lortu Gasteizko tranbia luzatzeko lanak atzeratzea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalaren osoko bilkurak herri galdeketa bat onartu zuen PP, EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabazi oposizioko alderdien botoei esker.

  • Tranbia luzatzeko lanek aurreikusitako egutegia jarraituko dute azarotik aurrera. Argazkia: EiTB

    Tranbia luzatzeko lanek aurreikusitako egutegia jarraituko dute azarotik aurrera. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzak ez ditu Gasteizko tranbia luzatzeko lanak atzeratuko nahiz eta hiriburuko Udalaren osoko bilkurak herri galdeketa bat onartu duen oposizioaren botoei esker.

Oposizioko alderdiek (PP, EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabazi) tranbiaren ibilbidea luzatzeko lanei buruzko herri galdeketa bat egiteko ekimena lortu zuten. Hala ere, udal gobernua osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE-EE) ez dute kontsulta onartu, eta Gorka Urtaran alkateak esan duenez, Udalak helegitea aurkeztuko du osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka administrazioarekiko auzien epaitegian.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak argi utzi du tranbiaren lanak Jaurlaritzaren esku daudela eta proiektuak aurreikusita zegoen egutegia jarraituko duela. Bestalde, tranbia luzatzeko proiektua Udaleko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana errespetatuz egin dela gogorarazi du.

Erkorekaren esanetan, berandu da kontsulta bat egiteko, obren prozesua oso aurreratuta dagoelako, eta Eusko Jaurlaritzak ez du inolako atzerapenik egingo. Dagoeneko obrak esleituta daudela eta proiektua ez betetzea esleipendun enpresarekin ondorio ekonomiko kaltegarriak eragingo lituzkeela nabarmendu du.