Herriak eta Hiriak
Ikasleen festak
Iruñeko udaltzainek ehun bat ikasle aterarazi dituzte bi etxebizitzatatik
Agentziak | Erredakzioa
Auzokideek udaltzainei deitu diete Pio XII.aren etorbideko eta Iñigo Arista kaleko bi etxebizitzatan ikasleak festa egiten ari zirelako.
Iruñeko udaltzainek ehun bat ikasle aterarazi dituzte bi etxebizitzatatik jende ugari zegoelako festa eta zarata egiten.
Auzokideek Udaltzaingoari deitu diote Pio XII.aren etorbideko eta Iñigo Arista kaleko bi etxebizitzatan ikasleak festa egiten ari zirelako. 60 gazte zeuden horietako batean, eta 41, berriz, bestean.
Soinu neurketak egin ostean, agenteek hustu egin dituzte biak, eta salaketa jarri dute etxebizitza horietako bizilagunen kontra, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
inarazi duenez.