Herriak eta Hiriak
Mugikortasunaren Astea
Bilbok ‘Autorik gabeko eguna’ ospatuko du irailaren 22an
Agentziak | Erredakzioa
2017ko Mugikortasunaren Aste Europarrarekin bat egingo du Bilbok, mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz.
-
Moyua Plaza, Bilbo. Argazkia: EiTB.
Aurten Bilbok hamazortzigarren aldiz parte hartuko du Europar Batasunak eta Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak sustatutako Mugikortasunaren Aste Europarrean, ‘Bilbo nire kotxe barik!’ ekimenarekin.
Autorik gabeko egunarekin mugikortasun jasangarria sustatu nahi du Bilboko Udalak, Bilbon Bizi bezalako zerbitzuak indartuz. Egun, Bilbon Bizik hiriko 31 tokitan ditu bizikletak hartzeko eta uzteko puntuak. Bertakoek 20 euro ordaintzen dituzte urtean, eta kanpokoek, ostera, 25. Zerbitzu horri bultzada emateko, irailaren 16tik 22ra, Udalak 15 bizikleta elektriko jarriko ditu eskuragarri, erabiltzaileek dohainik frogatu ditzaten.
Mugikortasunaren Aste Europarraren programa:
LARUNBATA, IRAILAK 16
AREATZAN
11:30ean Mugikortasunaren Aste Europarraren inaugurazioa
10:30etik 19:30era ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa
16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
Horrez gain, Areatzan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
IGANDEA, IRAILAK 17
ABUSUN
10:00etan bizikletaz ibilaldi herrikoia egiteko doako izen-ematea Abusu kaleko 1ean
11:00etan bizikletazko ibilaldi herrikoiaren irteera (10,7 km, zailtasun txikikoa, Abusun, Errekalden, Abandon eta Indautxun zehar)
AREATZAN
13:00etan bizikletazko ibilaldi herrikoia iritsiko da helmugara. Bizikleten eta beste material batzuen zozketa
10:30etik 19:30era ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa
11:30etik 14:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
Horrez gain, Areatzan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
ASTELEHENA, IRAILAK 18
SANTUTXUN. BASARRATE LANDAN
11:00etan Basarrateko gunearen eta Eskola Bideen erakusketaren inaugurazioa
16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
ASTEARTEA, IRAILAK 19
BILBOKO UDALETXEKO PRENTSA ARETOAN
11:00etan Bilbon merkantziak banatzeko ibilgailu elektrikoa erabiltzeari buruzko hitzarmenaren aurkezpena
BASARRATE LANDAN
16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
ASTEAZKENA, IRAILAK 20
DEUSTUN. BOTIKAR ETA IRUÑA KALEAREN BIDE GURUTZEAN DEUSTO
11:00etan bizikletentzako ibilbide berrien aurkezpena
BASARRATE LANDAN
16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
OSTEGUNA, IRAILAK 21
BASARRATE LANDAN
11:30etan marrazkiak dituzten idazlanen III. lehiaketako sari-banaketa
12:00etan eta 17:30ean umeentzako antzerkia Gaia: Eskola-bideak. Taldea: Mira éste
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
10:30etik 19:30era idazlanen eta marrazkien lehiaketako lanen erakusketa
16:30etik 19:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak
Horrez gain, Santutxuko Basarrate Landan, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.
IRAILAREN 22a. BILBO, NIRE KOTXE BARIK!
RODRÍGUEZ ARIAS KALEA IBILGAILUENTZAT ITXITA, IPARRAGUIRRE ETA GARCÍA RIVERO KALEEN ARTEAN
12:00etan Ibiltariaren Saria entregatuko dute eta BILBO, NIRE KOTXE BARIK! 2017ko ekimenaren agiria irakurriko dute.
17:00ean eta 18:30ean umeentzako antzerkia Gaia: Eskola-bideak. Taldea: Mira éste
10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua
Horrez gain, Rodríguez Arias kalean, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunean umeentzako jolasak, puzgarriak eta Bilbobusen ikus-entzunezkoen gela egongo dira.