Herriak eta Hiriak
Gipuzkoa
Algak izan dira Donostiako zenbait bainulariri azkura eragin diotenak
Agentziak | Erredakzioa
Protokoloaren arabera, uraren kalitatea aztertzen den bitartean, bandera horia jarri behar da, eta, ondorioz, arreta handiz bainatzeko aholkua eman behar da.
-
Kontxako hondartza. Artxiboko argazkia: Unai Pajaron
Donostiako Ondarreta eta Kontxako hondartzetan bainua hartu duten zenbait pertsonak azkura izan dutela salatu dute azken egunotan. Ildo horretatik, seguruenik algek eragin diela jakinarazi du ostegun honetan Eusko Jaurlaritzak.
Donostiako Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, ez da beharrezkoa izan kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa martxan jartzea. Halaber, egun horietan Mutrikuko eta Debako hondartzetan bainua hartu zuten hainbat lagunei ere algek azkura eragin izan diela esan du.
Ondarreta eta Kontxako hondartzetan bainua hartu zuten hainbat bainularik gertatutakoaren berri eman ostean, azkura zergatik sentitu zuten argitzeko eskatu zion Eguzki talde ekologistak Donostiako Udalari.
Protokoloaren arabera, uraren kalitatea aztertzen den bitartean hondartzan bandera horia jarri behar da, eta, ondorioz, bainulariei arreta handiz bainatzeko aholkua eman behar zaie.
Ostegun honetan egindako azterketen emaitzak "guztiz zuzenak" izan dira. Arrazoi horregatik, bandera horia kentzeko agindua eman du Miguel Angel Diez Ingurumen zinegotziak, bainua "guztiz ziurra" dela iritzita.