Itxi

Herriak eta Hiriak

Getxo

Algortako Portu Zaharreko jaien egitaraua

eitb.eus

Kontsultatu egunez egun eta orduz ordu jaietako egitarau ofizialeko ekitaldi eta kontzertu guztiak.

Abuztuak 11, ostirala

12:00 Jaien hasierako txupinazoa.

12:15 Haur-kuadrillen jaitsiera, Kasino plazatik, Ku-Klux fanfarreak lagunduta.

13:00 Euskal diskoteka, Paco eta Urtzagaz, Portuko plazan.

18:00 Txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera, Ku-Klux fanfarreagaz, gasolindegitik Portu Zaharrera: Algortako etorbidean gora, eta, gero, Aretxondo kalean behera Bigantxa Solte Dago iazko kuadrilla txapelketaren irabazleak eramango du Txo panpina.

19:30 Sardina-jana, Portuko plazan. Bigantxa Solte Dago kuadrillak irakurriko du pregoia, Portuko plazan. TXO PANPINA ZINTZILIKATUKO DUTE.

20:00 Portu Zaharreko Jaiak II. Boxeo Gaua, Izarrak Boxing taldeak antolatuta, belarrean, behean.

21:30 The Binilo´s Portuko plazan.

21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.

21:30/03:30 Reggae-gaua, Jahgan Selektah, Glamity Sound, Thunderclap Sound eta Manny Ledesma Depeta Soundekin, eszenario handian (Laguntzaileak: Ganja Wear eta MiniSoundsysten).

21:30 Suzko zezena, eszenarioaren behean.

22:00 Ttun Ttun Brigade eta Bitarteak Gazte txosnan

 

Abuztuak 12, larunbata (San Nikolas. Arrantzale Eguna.Umeen Eguna)

11:30-14:30/17:00-19:00 Umeentzako parkea, eszenarioaren behean: txikientzako puzgarria (2-6 urte). Tobogan puzgarria (4-12 urteentzat), bolak saltatzeko puzgarria (6 urtetik aurrera), giza mahai-futbola.

10:30/11:00 Donibane-zuhaitza (sokamuturra), hondartzatxoan.

11:00/14:00 Zurrumurruen Kontrako Gunea, errepidean.

12:00 Antzerkia: “Barruetabeñak Portu Zaharreko jaietan” Otopian taldearen eskutik Portutik.

13:00 Kantu-poteoa, Portu Zaharrean zehar.

13:30/14:30 2017ko Portu Zaharreko kalimotxo onenaren lehen txapelketa Etxetxun.

15:00 Bazkari feminista, txosnetan

17:00 “Bertxotan”, Bilgune Feminista txosnan

17:00 Igel-toka eta tiragoma txapelketak, errepidean behean.

17:00 V. Rugby Tokata Lehiaketa, belarrean, behean.

17:30 Tellagorritik eta Agurra taldearen eskutik, Buruaundi eta txistularien jaitsiera.

18:00 2017ko Portu Zaharreko kalimotxo onenaren lehen txapelketaren sari banaketa Portuko plazan

18:00 Plaza dantza Dangiliskerekin, Portuko Plazan

19:00/20:30 Zunba, Rosi, Ylenia eta Ritagaz dantzatzera, hormatzar handia.

19:30 Umeentzako nasapuntakoa, hormatzar txikian. Helduentzako nasapuntakoa eta salto-txapelketa hormatzar handian. Ahateak askatzea.

19:30 Sardina-jana, Portuko plazan.

20:00 Bertso-saioa, Sebastian Lizaso eta Ignacio Vidalekin, Portuko plazan.

21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.

21:30/03:00 Kuadrillen emanaldia, eta, ondoren, Pintzi Anaiak DJak eta Deustooh DJa, eszenario handian.

00:00 Plater Irekiak Gazte txosnan

00:00/03:00 Testing: Informazio eta droga eta alkola analisatzeko zerbitzua, Itxas Bide taberna ondoan

 

Abuztuak 13, igandea (Emakumeen eguna)

11:30-14:30/17:00-19:00 Umeentzako parkea, eszenarioaren behean: txikientzako puzgarria (2-6 urte), ludoteka puzgarrien gunea (txirrista, balantzina, pilola, bolen igerilekua, margotzeko mahaitxoak, jolasak...) (0-3 urte), eta puzgarri erraldoiak, (4-12). Pedalak dituzten kar(kotxeak).

11:00 Umeen margo lehiaketa, Etxetxun. Izen-ematea: 12:00ak arte.

11:00 Umeentzako jolasak, Kids&Us Getxo eta Kids&Us Algorta taldeagaz, Portuko plazan.

11:00/14:00 Skatean ibiltzen ikasteko eskolak, La Kantera Skate Skolagaz, errepidean behean.

12:00 Guito eta dardo jaurtiketa, Gazte txosnan

12:00 Tellagorritik eta Agurra taldearen eskutik, Buruhandi eta txistularien jaitsiera.

12:00 Hastapena eta mini tenisa txikientzat eta torneo amaiera bikoitza, guraso eta seme-alabak, Getxoko hondartza tenisaren eskutik

13:30 Margo lehiaketaren sari-banaketa, Portuko plazan.

15:00 Gazte bazkaria, Gazte txosnan

17:00 Skatean ibiltzen ikasteko eskolak eta erakustaldia, La Kantera Skate Skolagaz, errepidean behean.

17:30 Uribe Kostako trontza txapelketa, txosnen aurreko parkinan

18:00 Lurrikada Batukada feminista Portutik

18:00 Bits-jaia, eszenarioaren atzean.

18:00 Adriana Barbado, eszenario handia

18:30 Deustooh DJa, eszenario handian.

19:30 Altxaldian, Kuadrillen proba, Portu Zaharreko hondartzatxoan.

19:30 Sardina-jana, Portuko plazan.

21:30 Sattle&Pascuale Dja-Funky Grooves, Portuko Plazan.

21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.

21:30 Suzko zezena, eszenarioaren behean.

21:30/01:30 Erromeria Garilak 26 taldearekin, eszenario handia

22:00 Dantzak, Itxas Argia Taldearen eskutik hormatzar handian

23:00 ZirkBinilo Gaua, Gazte txosnan

 

Abuztuak 14, astelehena (Marmitako. Pijama Eguna)

09:30 Marmitako Lehiaketaren izen-ematea. (Jai-batzordearen oharra: ez egin marmitakoa eszenarioan.)

10:30 Umeen arrantza lehiaketa, arroketara doan pasealekuan.

11:00 Tellagorritik eta Agurra taldearen eskutik, Buruaundi eta txistularien jaitsiera.

12:00 Marmitako Txapelketa. Marmiten aurkezpena 15:00etara arte, Etxetxun.

13:30 Umeen arrantza lehiaketaren sari-banaketa, Portuko plazan.

16:00 Bidean Erromeria, Gazte txosnan

18:00 Ginkana, Algortako Gazteak taldeak antolatuta, txosnetan.

18:00 Bertsolariak, Portuko plazan: Paule Loizaga, Kerman Diaz, eta Unai Mendiburu.

18:30 Marmitako Txapelketaren sari-banaketa, Portuko plazan.

20:30 Kuadrillen txapelketaren sari-banaketa, txosnetan.

21:30 Umeentzako zinema, Pedro Bilbao doktorearen plazan.

21:30/03:00 Maelxtrom DJa…..eta…. Tea Party Woman Powah, eszenario handian.

 

Abuztuak 15, asteartea

06:00 Txo panpina erreko dute murrutzar handian. Ondoren, jaiei amaiera emateko traka