Itxi

Herriak eta Hiriak

ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK

Gaueko tranbia zerbitzua izango da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan

EITB.EUS

Abuztuaren 4tik 9ra gau osoan gelditu gabe ibiliko dira tranbiak, igandean, abuztuaren 9an izan ezik, egun horretan zerbitzua 03:37an amaituko baita.

  • Gasteizko tranbia. Artxiboko argazkia: EiTB

2017ko abuztuaren 4tik 9ra Gasteizen egingo diren Andre Maria Zuriaren jaien harira, ohiko zerbitzuaz gain, gaueko zerbitzua eskainiko du Euskotrenek Gasteizko tranbian.

Abuztuaren 4tik 9ra gau osoan zehar gelditu gabe ibiliko dira tranbiak, igandean, abuztuaren 9an, izan ezik, egun horretan zerbitzua 03:37an amaituko baita. Egunero 23:28tik 05:58ra (Abetxukorantz) eta 23:37tik 06:07ra (Ibaiondorantz) egongo da gaueko tranbia zerbitzua.

Egun horietan, Euskotrenek Angulema eta Antso Jakituna geralekuen artean dagoen tartean ez du zerbitzurik eskainiko 12:00etatik aurrera eta gaueko tranbien zerbitzu berezia bukatu arte. Ohiko zerbitzuaren hasieratik eta 12:00ak bitartean, tranbiak linea guztian zehar ibiliko dira, hau da, Angulema-Ibaiondo eta Angulema-Abetxuko tarteetan.

Halaber, abuztuaren 4ko arratsaldean (Zeledonen jaitsiera dela eta) eta 5eko goizean, tranbia zerbitzua indartu egingo du Euskotrenek. Abuztuaren 4an, 16:00etatik 23:00etara, eta 5ean, 12:00etatik 14:00etara, indartuko da tranbia zerbitzua. Hori dela eta, Abetxukotik eta Ibaiondotik 10 minutuan behin irtengo dira tranbiak Antso Jakitunaren kaleko geralekurantz, eta Erdialdeko Adarrean 5 minutuan behin ibiliko dira.