Itxi

Herriak eta Hiriak

Turismoa

Donostiak autokarabanentzako kanpina izango du Oriamendin

Agentziak | Erredakzioa

Aire zabaleko 132 partzela izango ditu karabana eta autokarabanentzat, eta zerbitzu ugari eskainiko ditu: dutxak, komunak, taberna eta supermerkatua.

  • Hainbat autokarabana. Argazkia: EiTB

    Hainbat autokarabana. Argazkia: EiTB

Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak Oriamendi eremuan karabanak eta autokarabanak hartzeko kanpina egiteko plan berezia onartu du. Goiaztxiki bidean egongo da, Oriamendi mintegien lursailetan, golf zelaitik gertu. Ekimen pribatukoa, dagokion ingurumen azterlan estrategikoa behin amaituta hasiko dira eraikitzen.

Aire zabaleko 132 partzela izango ditu. Partzela horiek landare bidez —heskaiak, esaterako— bereiziko dira, erabiltzaileen pribatutasuna bermatzeko. Partzela bakoitzak, alde batetik, eremu asfaltatua izango du karabana edo autokarabana uzteko, eta bestetik, lorategi itxurako eremua, mahaia, etzaulkiak eta abar ipintzeko.

Ibilgailuentzako bide asfaltatuak eta partzela handiak izango ditu.

Bigarren kategoriako kanpin honek instalazio hauek izango ditu: harrera-gunea, komunak eta dutxak, botikina eta lehen sorospenerako gela, gauza baliotsuak gordetzeko gunea, arropa-garbilekuak eta harraskak, supermerkatua, taberna eta aisiarako gela bat.