Herriak eta Hiriak
Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Aste Nagusiko kale-antzerkiaren egitaraua
eitb.eus
Orotara 19 antzezlan eskainiko dituzte Arriaga eta Gas plazetan, doan.
-
Trapu Zaharrak 'Sefini!!...' ikuskizuna eskainiko du abuztuaren 27an, (igandea)
Bilboko Aste Nagusiak 19 ikuskizun eskainiko ditu aurten, kale-antzerki programazioaren baitan.
Lanak Arriaga Plazan antzeztuko dituzte, eta haurrentzako ikuskizunak, aldiz, Gas Plazan.
Hauxe da Arriaga Plazako egitaraua:
Igandea, abuztuak 20
13:30 MALICIA Y EL PEQUEÑO JUDAS “El punto de la i” Euskal Herria
Botoiak lotuta, ilea estrategikoki nahasia eta galtzerdi konbinatuak. Dena kontrolpean nahi dugunean gure bizitza zoragarriaren argazki bat ateratzeko eta sare sozialetan partekatzeko. Gaur egun guztiak gaude laino birtual erraldoi batera konektaturik, baina nola eragiten die horrek gure harreman pertsonalei? Irudiaren garrantzia, komunikazio hutsalaren gaindosia, gizon-emakume antzezleak, gehiegizko informazioaren interferentzia… Umorea, antzerki fisikoa eta zirkua nahasiz eztanda egingo duen molotov koktela.
21:30 CIE BIVOUAC “Le rêve d’Erica” Francia
Istorioa Michael Powell-en 'Zapatila gorriak' filmean inspiratzen da, eta hori Andersenen 'Zapatila gorriak' ipuinean dago oinarrituta. Dekorazio zoragarria. Abeslari liriko baten figura apaingarriak eta txori batek fantasiazko mundu batera eramaten dute Erica. Bidaia horretan, xalotasunak aurkikuntza bitxiak egiten ditu. Agerpen horiek emozioak hunkitzen dituzte, erritmoa bizkortu egiten da… Erica sorgindutako zapatila gorrien gainean dilindaka ibiltzen da… Bidaia poetiko eta magikoa. Bizitzari, askatasunari egindako kantua…
Astelehena, abuztuak 21
13:30 BUBBLE ON CIRCUS “Soap Bubble Comedy” Italia
Magia edonon egon daiteke, gutxien espero dugun pertsonengan ere bai… Iragankorra eta delikatua, xaboi-burbuila bat bezala. Topaketen eta desadostasunen artean, pertsonaia maitekor bik kolore eta itxura askoko burbuilen mundu magikora eramango dituzte ikusleak: ke burbuilak, burbuila erraldoiak, txikiak, hegalariak, argidunak eta efektu magiko komikoak dituztenak. Hori guztia, istorio harrigarri eta poetiko baten barruan. Hitzik gabeko ikuskizuna, non hizkuntza bakarra gorputzarena baita. Amets batean bizitzea bezalakoa izango da, non burbuilak dantzan ari diren eta zerutik erortzen diren. Umeak liluratzeko, gurasoak dibertitzeko eta aitita-amamak hunkitzeko pentsatuta; hau da, familia osoarentzat!
21:30 CIE. MARKELIÑE “Crusoé” Euskal Herria
Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza.
Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean.
Asteartea, abuztuak 22
13:30/21:30 CHIPOLATAS “Chipolatino!” Erresuma Batua-Galizia
‘Chips’ taldeak 25 urte betetzen ditu 2017an! Jasper King fundatzailea 2015ean hil ondoren, Tristan eta Sam Chipolatak ‘Lusco e Fusco’ talentuak sartu zituzten ikuskizunean Chipolatas taldearen omenezko funtzioa egiteko, Chips taldearen ikuskizun klasikoak ukitu espainiarrarekin aurkeztuz! Zirkua, musika, antzerkia, beatboxa eta baladak, dena batean!
Asteazkena, abuztuak 23
13:30/21:30 CIA ZERO “(In) finit” Katalunia-Italia
(In) finit antzerki lanak, monotonia alde batera utzi nahian, jolasteko desira berriz aurkitzea xede duen neska baten istorioa lantzen du. Zirkua, antzerkia eta musika tartekatuz, zenbait pertsonaia bitxien ametsetan eta oroitzapenetan barneratuko gara. Euren kezkak eta errealitateak sortutako oreka eta desoreka egoerak tarte izanik.
Osteguna, abuztuak 24
13:30/21:30 FEKAT CIRCUS “The rise of the full moon” Etiopia
Ikuskizun azkar honek teknika, trebetasuna eta umorea erakusten ditu aldi berean. Indarra, pasioa eta bizitza da, ez du inor hotz uzten, Afrikako esentzia transmititzen du. Etiopiako Fekat Circus taldeak 12 urte baino gehiago daramatza zirkua erabiltzen gizartea eraldatzeko, Addis Abebako kaleetan gizarte bazterkeria arriskuan dauden ehunka umeren errealitatea aldatuz. Bira hauei esker, eskolak laguntzen jarrai dezake eta, gainera, bizimodu duina izan dezakete.
Ostirala, abuztuak 25
13:30 KUKAI DANTZA & BRODAS BROS “Topa” +DZ Euskal Herria
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko Kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren biziesparrua da.
“Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta nergiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.
21:30 CIA.UPARTE Circo “Todo encaja” Murtzia
Agertokian dauden sei gorputzek igo, jaitsi, dantza eta, batez ere, salto egiten dute! Ikuskizun berri-berria eta bisuala da, non artistek ikus-entzuleak animatuko dituzten beren musikarekin eta emozio biziekin. Halaber, bankina-saltoak, hegaldiak eta giza dorreak egingo dituzte, baita maila altuko akrobaziozko teknikak ere; hori guztia beren alderik gizatiarrena erakutsiz umore-ukitu txiki batzuekin. Hobetzeko grinaren, konfiantzaren eta gogoberotasunaren erakusgarri.
Larunbata, abuztuak 26
13.30 PASS & COMPANY “Juguete roto” Madril
Irakaslea erasoan!!!
Eta hiru pailazok egiten dute IKUSKIZUNA. Bertan argitzen dituzte zirkuko enigmak, karparik gabeko zirku baten sekretuak, pistarik gabeko zirkua, begirunerik gabeko zirkua…
Inork ez du inoiz galdetu zer dagoen pailazo baten sudurraren atzean? Apurtutako hiru jostailu horiek bai. Umorezko egoerak sortzea da graziarik egin gabe, dantza poetiko bat malabareatzea da, umorearen arlo honetan aztarna utzi zuten maisu handi guzti horiei egindako oda bat da, lanbideari eta horrek eskatzen duen ahaleginari egindako oda bat da.
Malabaristak, akrobatak, ekilibristak, pistarik gabeko zirkua… Sartu eta ikusi…
21:30 ALWAYS DRINKING “La calle es nuestra” Katalunia
La calle es nuestra ikuskizuna 2004an sortu zen baina aztarna uzten du egiten den lekuan. Etengabeko bilakaeran, berriketan eta iraultzan, ikuskizun musikal ibiltari eta dibertigarri honetan zortzi musikarien brass band-ak eta buruzagi burugabe batek aldarrikatzen dute kalea dela denok elkarrekin bizitzeko eta jai egiteko lekua. Horrela, ikusleek eszenan sartzen dira eta kontzertua esperientzia paregabe eta errepikaezina bihurtzen da.
Errepertorioan ezinezko bertsioak, gaur egungo klasikoak eta gag musikal dibertigarriak daude. Always Drinking Marching Band-aren erritmo bizia eta ohiz kanpoko soinua bere arloko erabateko erreferentzia da Espainian.
Igandea, abuztuak 27
13:30 TRAPU ZAHARRA “Sefiní!!...” Euskal Herria
Ez dira bi topmanta-saltzaile, ez. Ezta azoka txikiko bi saltzaile ere. Bi komiko dira, euren attrezzo guztia saltzen. Zergatia? Ez da asmatzen zaila…
Konpainia zahar bateko bi aktore veterano konpainia itxi beharrean daude, euren kontratuen prekarietatea dela eta. Euren material guztia saltzea izango da aitzakia euren ibilbide artistikoa errepasatzeko, malenkoniaren eta amorrazioaren artean, eta, aldi berean, bizibidea ateratzeko azken proposamena aurkezteko: “Saltxi-autoa”.
Estualditik gastronomiak baino ez dituela aterako konbentzituta, produktu original bat saltzeari ekin diote: saltxitxa gazi-gozoa. Haien asmoa da proiektu horrekin plazaz plaza joatea, eta euren ohiko ikusleen biharamuna ari du.
Gas Plazako egitaraua (haurrentzako ikuskizunak):
Igandea, abuztuak 20
20:00 NANDO CANECA “Wooow” Kantabria
Inoiz egin duzu amets zure bihotza lotan egon barik ari dela hegan?
WoooW!!! Bizitzaren eguneroko une horiek, beste barik, gauza paregabe eta aparteko bihurtzen dira. Berbarik gabe, historiarik gabe edo agian uneko historia eta edozein une izan daiteke historia. Jolasari eta maitasunari egindako omenaldia.
Amalgama bat umorearen ikuspegitik. Zeharkaldi zoro honek zirkua, magia, keinua eta inprobisazioa uztartzen ditu.
Astelehena, abuztuak 21
19:30 BUBBLE ON CIRCUS “Soap Bubble Comedy” Italia
Magia edonon egon daiteke. Baita gutxien espero dugun pertsonetan ere. Adostasunak eta desadostasunak tarte izanik, istorio honen protagonistak, publikoa xaboi-burbuilen mundu magikoan murgilduko dute. Ke-burbuilak, burbuila erraldoiak, txikiak, hegalariak, argidunak… denak istorio harrigarri batean pilaturik. Kontakizun honetan, gorputzak hitz egingo dute, hitzak mutu izango baitira. Burbuilak dantzatu eta euriko dute etxeko guztientzat prestatutako ikuskizun liluragarri honetan.
Asteartea, abuztuak 22
19:30 TROTAMUNDOS “Historias de un baúl” Euskal Herria-Argentina
Fidel eta Capulita, bi pertsonaia kutun, ibiltari, zirkuan ibilitako ameslari eta lagunak, kutxa zahar bat soinean daramatela doaz bizitzatik, ikusle berriekin topo egiten duten une garrantzitsua heltzen denean horiek harritzeko eta dibertitzeko prest daude beti. Hona hemen 2015ean Buenos Airesen sortutako konpainia honen lehenengo ikuskizunaren osagaiak: pilotekin egindako eskujokoak, hula hoopak, akrobazia ugariri bide ematen dien kutxa bat eta ikusleen parte-hartzea. Hala, egoera errazen bitartez, zirkuko teknikek, umoreak eta antzerkiak bat egiten dute, eta familia osoarentzako eszenaratze dinamiko eta dibertigarria sortzen dute.
Asteazkena, abuztuak 23
19:30 HODEI magoa “Ilusioaren indarra” Euskal Herria
Iristen da ILUSIOAREN INDARRA, Hodei magoaren ikuskizun berria, zeinean konbentzituta dago behin betiko proba izateaz zeinen garrantzitsua den ilusioa gure bizitzetan erakusteko. Ikuskizun erako proba, non ordu batean zehar ez dugu agerpenak eta desagerpenak, eskapismoak eta ezinezko asmaketak ikusteari utziko.
Osteguna, abuztuak 24
19:30 PANPOTX Kultur Elkartea “Baso liluragarria” Euskal Herria.
Familientzat zuzenduta dagoen ikuskizun musikal animatua. 4 musikarik eta 2 aktoresek bizia emango diote ipuin handi honi eta ilusio eta fantasiazko mundura eramango gaituzte. ikuskizun honek gaur egun lotan dauden baloreak berpizteko asmoa du: errespetua, laguntasuna, ekologia, elkarlana... prest al zaudete baso liluragarria esnatzen denerako?
Ostirala, abuztuak 25
19:30 GARI, MONTXO ETA JOSELONTXO “Supituki” Euskal Herria
Hastera doa, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen saioa, beti bezala musika joaz. Bainan… arazo handi bat dute buruan, kontzertu zoragarri bat emateko kontratatu duten tronpetajole ospetsua ez da iritxi!
Hala ere ikuskizunak jarrai behar du, laguntxoak zai bait daude. Garik magia pixka bat egiten dakienez zertxo bait egiten saiatuko da, denbora irabazteko. Montxo eta Joselontxo laguntzen saiatuko dira bainan lagundu baino, dena sustsituko dute.
Larunbata, abuztuak 26
19:30 TXOBORRO Y TOR “Aztikeriak” Euskal Herria
Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Unibertso magiko bat, antzerkia eta magia bilbatuz dena logikatik aldentzen dena. Baina... den-dena? Kartak, agerpenak, desagerpenak eta beste balentria artean, eskapismo handi batekin ausartzen dira eta agian ikusle batek hegan egingo du! Ez duzu zure begiek ikusten dutena sinistuko!
Igandea, abuztuak 27
19:30 EIDABE kultur elkartea “Txapela buruan eta dantza munduan” Euskal Herria
“TXAPELA BURUAN ETA DANTZA MUNDUAN!!” parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia.
Herri bakoitzeko, gazte eta heldu dantzan jartzea du helburu. Herrialde eta estilo ezberdinetako dantzak ekarriko dituzte plazara, euskaldunok dantzan ez dakigula esaten duen horri ,kontrakoa erakusteko.
Txapela buruan eta mundua dantzan ezagutzeko egindako ibilbide honen ostean ea nork dioen euskaldunok dantzan ez dakigunik, beno eta behintzat , saiatzen ez garenik.
“