Herriak eta Hiriak
Aste Nagusia 2017
Hauek izango dira Bilboko Aste Nagusiko bertako pop rock kontzertuak
eitb.eus
Kontzertu guztiak Bilborock aretoan eskainiko dituzte, egunean bi, 20:00etan eta 21:00etan, eta doakoak izango dira.
-
Argazkia: Bilboko Udala
Bertako Pop Rock jaialdiaren XXXII. edizioak 16 talde eta artista bilduko ditu Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 26ra.
Ekimenak musikaren munduan ibilbidea egin nahi duten bizkaitar taldeak eta artistak bultzatzea du helburu.
Kontzertu guztiak Bilborock aretoan eskainiko dituzte. Egunean bi izango dira, 20:00etan eta 21:00etan. Doakoak izango dira, aretoak bete harte.
Hauxe da egitaraua:
Larunbata, abuztuak 19 (EUSKAL ROCK-a)
- LARREGI, Lemoa-Amorebieta-Etxano
- KURIXE, Etxebarri-Basauri
Igandea, abuztuak 20 (HIP-HOP-a RAP & METAL-a, PUNK-a)
- SHINTOMA, Bilbao
- XpresidentX, Balmaseda-Madrid
Astelehena, abuztuak 21 (POP ROCK-a)
- LORELEI GREEN, Bilbao
- ELLAS, Bilbao-Balmaseda
Asteartea, abuztuak 22 (FOLK- ROCK-a)
- MIKEL URAKEN, Bilbao
- JAMES ROOM & Weird Antiqua, Bilbao
Asteazkena, abuztuak 23 (ROCK-a)
- OZHEN, Bermeo (ROCK MELÓDICO)
- EL CAPITÁN ELEFANTE, Barakaldo-Bilbao (INDIE-ROCK)
Osteguna, abuztuak 24 (METAL-a-HARD ROCK-a)
- COFFEINE, Santurtzi-Madrid (METAL MELODIKO-a)
- INSENSATHORS, Bilbao (STONER HARD ROCK-a)
Ostirala, abuztuak 25 (METAL-a)
- LATE TO SCREAM, Gorliz (POST METAL)
- DETHLIRIUM, Portugalete (THRASH-CORE)
Larunbata, abuztuak 26 (ROCK METAL ALTERNATIBO-a)
- MI DULCE GEISHA, Santurtzi
- FETITXE, Arrigorriaga