Itxi

Herriak eta Hiriak

Sexu-erasoak

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte sanferminetako hirugarren egunean

Agentziak | Erredakzioa

Dagoeneko bost dira San Fermin jaietan salatutako erasoak, eta hiru atxilotutako pertsonak.

  • Sexu-erasoak salatzeko egindako kontzentrazio baten artxiboko argazkia. EiTB

    Sexu-erasoak salatzeko egindako kontzentrazio baten artxiboko argazkia. EiTB

Iruñeko Babes Zibileko Udal Batzordeak jakin duenaren arabera, beste bi sexu-eraso (ukituak) salatu dituzte. Gizon bat atxilotu dute horietako batengatik. Beraz, oraingoz bost sexu-eraso salatu eta hiru pertsona atxilotu dituzte.

Nafarroako hiriburuko Udalak ohar batean adierazi duenez, salaketen berri izan ostean, egoera horietarako udaletxeak dituen baliabideak ipini ditu emakumeen eskura, orientatzeaz gain, arreta judiziala, psikologikoa eta laguntza emateko.

Halaber, erasotutako emakumeak eta hiritarrak, oro har, halako jarrerak salatzera animatu ditu.