Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak 2017

Alertcops San Fermin: sexu erasoen berri berehala emateko app-a

Agentziak | Erredakzioa

Aplikazioa doakoa da, erabilerraza eta poliziarekin zuzenean hitz egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste.

  • Argazki: EFE.

    2017ko Sanferminetako txupinazoa. Argazkia: EFE.

Alertcops aplikazioa doakoa da eta erabilerraza. Gaurtik hasita eta sanferminak bukatu arte izango da erabilgarri, eta poliziari eraso sexisten berri emateko balio du. Bestelako gertakariez ohartarazteko ere balioko du, eta argazkiak eta bideoak bidaltzeko aukera ematen du.

Gorabeheraren bat jakinarazi nahi duenak Espainiako poliziarekin, Guardia Zibilarekin, Nafarroako foruzainekin eta Iruñeko udaltzainekin hitz egiteko aukera izango du Alertcops San Fermin-en bidez. Gazteleraz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta errusiarrez aritzeko aukera izango da.

Aplikazioak duen txataren bitartez, agenteekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute erabiltzaileek.

Aplikazioaren baitan sanferminetarako propio sortutako alertak aurkituko dituzte erabiltzaileek: lapurretak, erasoak, kalteak, eta, bereziki, eraso sexistak.

Gainera, agenteek mezuak bidali ahal izango dizkiete erabiltzaileei; desagertutako pertsona bat aurkitzen laguntzeko oharra edo puntu arriskutsuen inguruko informazioa, adibidez.

Azkenik, erabiltzaileak bere kokapen zehatza beste pertsona bati bidaltzeko aukera izango du. Besteak beste, adin txikikoak maparen zein puntutan kokatzen diren jakiteko izan daiteke erabilgarria Alertcops San Fermin.

Aplikazioa Google eta Apple bidez deskargatu daiteke eta sanferminak bukatu arte izango da erabilgarri.