Herriak eta Hiriak
Bilboko Aste Nagusia
Ane Ortiz Ballesteros izango da Bilboko Aste Nagusiko txupinera
eitb.eus
Askapeña konpartsako kidea da, eta abuztuaren 19an (larunbatez) jaurtiko du txupina.
-
Argazkia: Bilboko Konpartsak
Ane Ortiz Ballesteros Askapeña konpartsako kidea izango da Bilboko Aste Nagusiko txupinera, Bilboko Konpartsek iragarri dutenez.
Txupinera berria 1989an jaio zen, Bilbon, eta Uribarri auzoan hazitakoa da. Berdintasun teknikaria eta sexologoa da.
Aste Nagusiari hasiera emango dion txupinazoa abuztuaren 19an, larunbatez, jaurtiko du.