Herriak eta Hiriak
Gertakaria Erandion
Bi atxilotu Erandion, pabilioi batean marihuana haztea egotzita
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak ehunka lorontzi eta droga arrastoak aurkitu ditu pabilioian, baita marihuana hazteko erabili ohi den sistema elektriko egokitua ere.
Ertzaintzak 41 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Erandion, ustez marihuana hazteko erabiltzen zuten pabilioiaren aurkikuntzaren ostean. Bertan, ehunka lorontzi eta marihuana arrastoak aurkitu ditu Ertzaintzak. Horrez gain, lokalean marihuana hazteko erabili ohi den sistema elektrikoa aurkitu dute, elektrizitate hargune orokorrera modu ilegalean konektatuta.
Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera, ostegunean atxilotu zituzten bi gizonak, pabiloira autoz heldu zirenean. Artatzan kokatuta dagoen pabilioia Ertzaintzaren kontrolpean egon da azken egunotan. Izan ere, bertan marihuana hazten ari zireneko ustea zuten.