Herriak eta Hiriak
Abuztuaren 19tik 27ra
'Mari eta Bali' kartelak iragarriko du Aste Nagusia
eitb.eus
Guztira, 160 kartel aurkeztu dira, eta epaimahaiak horietako sei aukeratu ondoren, herritarrek gustukoen dutenari eman diote botoa.
-
Argazkia: EFE
'Mari eta Bali' izeneko kartelak iragarriko du Bilboko 2017ko Aste Nagusia, herritarren gehiengoak hori aukeratu baitu bozketa bidez.
Kartel lehiaketako irabazlea Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra izan da.
Balearen Desfilea Aste Nagusian jende gehien elkartzen duen ekintzetako bat izanik, Fernandez de Nograrok 'Bali' balearen papera aldarrikatu nahi du kartel honekin.
Guztira, 160 kartel aurkeztu dira, eta epaimahaiak horietako sei aukeratu ondoren, herritarrek gustukoen dutenari eman diote botoa.
6.000 boto inguru jaso dira kartel irabazlea aukeratzeko bozketa prozesuan.