Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekainak 23

15 su piztuko dituzte Bilbon, urteko gaurik magikoena ospatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalak azpimarratu duenez, suak pizteko beharrezkoa da horretarako baimena izatea. Barruti guztietan egingo da gutxienez su bat.

  • San Joan sua. Argazkia: Bilboko Udala

San Joan bezperaren harira, Bilboko Udalak 15 su pizteko baimena eman du. Azpimarratu duenez, suak pizteko ezinbestekoa izango da Espazio Publikoa Erabiltzeko Udal Bulegoaren aldez aurreko baimena izatea.

Aurten ere hiriko barruti guztietan egingo dituzte suak: Deustun, Erriberan, San Inazion, Ibarrekolandan, Matikon, Etxebarria parkean, Santutxun, Otxarkoagan, Abusun, Buian, Iralan, Olabeagan, Zorrotzan, Masustegin eta Iturrigorri-Peñaskalen.

Hauek dira baimena eskuratu duten suak:

1. Berrizko ibarbidea (Deustu)

2. Portueder plaza (San Inazio - Elorrieta)

3. Eugenio Olabarrieta plaza, San Pablo elizaren atzeko aldean (Deustuibarra)

4. Santa Maria Josefa Sancho de Guerra plaza (Ibarrekolanda- Sarriko)

5. Uzturre plaza (Matiko)

6. Ugarte plaza (Otxarkoaga)

7. Etxebarria parkea

8. Karmelo plaza (Santutxu)

9. Ibaieder parkea (Abusu)

10. Goribibeaskobidea (Buia)

11. Eskurtze parkea (Irala)

12. Vaguada plaza (Iturrigorri – Peñascal)

13. Zirgarien kaia (Olabeaga)

14. Azoka parkea (Zorrotza)

15. Masustegi estrata, futbol-zelaiaren atzealdean.

Gainera, Bilbo Zaharrean ere –Bilbo Zaharra plazaren eta Iturburu plazaren artean–, surik egingo ez den arren, zenbait ekintza antolatu dituzte: erromeria, kalejira eta txokolate-jana.

Halaber, baimendu gabeko suren bat ikusiz gero, Bilboko Udaltzaingoaren telefonora deitzeko eskatu die Bilboko Udalak herritarrei.