Herriak eta Hiriak
San Fermin 2017
Udalak berriz erabiltzeko 150.000 edalontzi emango ditu sanferminetan
Agentziak | Erredakzioa
Edalontzia nahi duten pertsonak euro bat gehiago ordaindu beharko dute edariagatik, eta nahi adina aldiz aldatu ahal izango dute basoa.
-
2016ko Sanferminetako artxivoko argazkia. EiTB
Iruñeko Udalak berriz erabiltzeko 150.000 edalontzi ipiniko ditu eskuragarri 2017ko sanferminetan. Hala eskatzen duten tabernetan eta jai eremuetan erosi ahal izango dira, jaiei "kalitatezko" itxura emateko asmoz, besteak beste.
Hala adierazi du Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkariak, Armando Cuencak, gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Udalak 800.000 edalontzi garbitzeko zerbitzua ordainduko duela azaldu du, proiektuari "bultzada emateko". 40.000 edo 50.000 euro inguru gastatuko dituzte.
Ondoren azpimarratutakoaren arabera, "zaborrik onena sortzen ez dena da"; hortaz, "edalontzi bakar batekin behin erabiltzekoak diren bost edo hamar kentzen baditugu, birziklapenarekin baino gehiago irabaziko dugu".
Udalak berriz erabiltzeko basoak emango dizkie ekimenarekin bat egiten duten tabernei. Kasu horietan, edalontziaren banaketa eta garbiketa doakoa izango da.
Jaietako egun bakoitzean 7.200 baso garbitzea aurreikusi dute, eta 12 langile arituko dira horretan. Halaber, ekimenarekin bat egiten duten tabernetan, erabiltzaileek euro bat gehiago ordaindu beharko dute edariagatik. Ondoren, edalontzia itzultzean, euro hori berreskuratuko dute.
Bestalde, "edalontzia nahi adina aldiz" aldatzeko aukera eskainiko dutenez, ez da berriz euro bat ordaindu beharko.
harko.