Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak 2017

Lucinda Poole estatubatuarra, Urteko Atzerritarra Kukuxumusurentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hiru hamarkada baino gehiago daramatza Iruñearekin lotuta. Gainera, Don't Be a Foreigner in Sanfermines (1982) gidaren egilea da.

  • Lucinda Poole. Argazkia: sanfermin.com

    Lucinda Poole. Argazkia: sanfermin.com

Lucinda Poole kazetari estatubatuarrari emango diote aurten Sanferminetako Urteko Atzerritarra Saria.

Golardoa Kukuxumusuk eta Sanfermin.com atariak ematen dute, festen aurrean pasioa erakutsi duten atzerritarrak omentzeko. Iaz, Tim Pinks britainiarrari eman zioten.

Luncinda Poole (60 urte) Ipar Karolinakoa da, eta hiru hamarkada baino gehiago daramatza Iruñearekin lotuta. Gainera, Don't Be a Foreigner in Sanfermines (1982) gidaren egilea da, eta Nafarroako Nazioarteko Prentsa Bulegokoarekin kolaboratu ohi du, jaietan kazetari atzerritarrei laguntzeko.

Estatubatuarra pozik agertu da golardoarekin, eta sanferminak munduan “bakarrak” direla nabarmendu du: “Poztasun hutsa dira, bizitzako une onenak pasatzeko Iruñera etortzen diren pertsonen komunitatea da”.

Sanferminetan jasoko du golardoa.