Herriak eta Hiriak
Gasteiz
Gasteizek 'parkour' egiteko eremu bat eraikiko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espazioa Lakuabizkarra auzoan egongo da, eta 800 metro karratukoa izango da.
-
Gazte bat, Gasteizen parkour egiten. Argazkia: TheApocalips Parkour / Youtube
Gasteizek ‘parkour’ egiteko eremu bat eraikiko du Lakuabizkarra auzoan, eta Udalak 200.000 euro bideratuko ditu zeregin horretarako.
Bertan, gainera, saskibaloia, pilota eta eskalada egiteko tokiak ere egongo dira.
Espazioa 800 metro karratukoa izango da, eta “Gasteiz Hobetuz” ekimen parte-hartzailearen baitan onartu dute.
‘Parkour’ egiteko espazioa eraiki nahi duten enpresek hainbat irizpide bete beharko dituzte.
Horren ildotik, diziplina horren lau mugimenduak egitea ahalbidetuko duten espazioak sortu behar dituzte, hala nola desplazamenduak eta jauziak.