Itxi

Herriak eta Hiriak

345.000 sari

Sarasate pasealekuko tonbolak sanferminetarako giroa berotuko du

Agentziak | Erredakzioa

Txartelak eskuratu aurretik horiek nahasteko aukera ematen duen tresna bat prestatu dute berrikuntza gisa. Txartelak uztailaren 15era arte egongo dira salgai.

  • Larunbatean irekiko dute Caritasen tonbola, Sarasate pasealekuan. Argazkia: EFE

    Larunbatean irekiko dute Caritasen tonbola, Sarasate pasealekuan. Argazkia: EFE

Larunbat honetan Caritasen ohiko tonbola irekiko dute Sarasate pasealekuan. Guztira 345.000 sari banatuko dira aurten, eta 2017ko sanferminei hasiera emateko 42 egun besterik ez direla falta gogora ekarriko die herritarrei. Orotara 2.300.000 txartel prestatu dituzte, eta uztailaren 15era arte horiek erosteko aukera egongo da, 0,80 zentimoren truke.

Aurtengo leloa ‘Zurekin, Caritas gara’ izango da, eta berrikuntza gisa, txartelak eskuratu aurretik horiek nahasteko aukera ematen duen tresna bat prestatu dute. Gainera, adingabeei Gazteluko plazaren marrazki bat emango diete, haiek koloreztatu dezaten.

Bestalde, Caritasek egiten duen lana azaltzeko eta salgai dauden poltsa guztiek txartel kopuru bera dutela egiaztatzeko infografia bat prestatu dute. Era berean, Sarasate pasealekuko tonbolan irabazi daitezkeen sari guztiak haiek erosi dituztela azaldu dute.

Zehazki, iaz 1.166.899 euro erabili zituzten sariak erosteko, eta, aurten, Reybesa enpresak, Pedro Luis Kontserbak eta Iruñeko Ospitaleak emandako produktuak salbu sari guztiak erosi dituzte.

Tonbolaren 75. urteurrenari begira (2020. urtean), Sarasate pasealekuko tonbolaren argazkiak dituzten txartelak banatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek, herritarrek tonbolarekin izandako bizipenak idazteko aukera izan ditzaten.

izan ditzaten.