Herriak eta Hiriak
Lehiaketa
Bakarrizketa zientifikoen finalerdia hartuko du Bilbok ostiral honetan
Eitb.eus
Famelab lehiaketaren helburu nagusia zientziaren hedapena bultzatzea da. Arrazoi horregatik, bakarrizketa zientifikoen bidez talentu berriak identifikatu eta hezi nahi dituzte.
-
Famelab. Argazkia: Azkuna Zentroa
Ostiral honetan, martxoak 24, bakarrizketa zientifikoen nazioarteko lehiaketaren finalerdia hartuko du Bilbok. Zortzi lehiakide izango dira guztia, eta Azkuna Zentroko oholtza gainera igo beharko dira. Parte hartzaileek hiru minutu izango dituzte, gehienez, zientziarekin edota teknologiarekin lotutako bakarrizketa defendatzeko. Finalerdira iritsi diren lehiakideen artean bizkaitar bat dago, Ruben Sierra (Santurtzi).
Madrilen izango den final handirako txartela lortzen duten lau lehiakideek, baina, Bartzelonan aukeratutako beste lau parte hartzaileekin lehiatuko dira. Aurtengo edizioaren irabazleak, nazioarteko Cheltenham Science Festival lehiaketan parte hartzeko aukera izango du (finala Erresuma Batuan izango da, ekainean).
Famelab lehiaketan parte hartuko duten zortzi lehiakideak. Argazkia: Famelab
Silvia Abril aktore ezagunak aurkeztuko du Bilbon izango den finalerdia. Famelab lehiaketaren helburu nagusia zientziaren hedapena bultzatzea da. Arrazoi horregatik, bakarrizketa zientifikoen bidez talentu berriak identifikatu, hezi eta jakitera eman nahi dituzte.