Itxi

Iruñea

Nafarroa Beherea etorbidean

51 urteko gizon bat hil da Iruñean, auto istripu batean

Agentziak | Erredakzioa

Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du inolako hipotesirik baztertzen.

51 urteko gizon bat hil zen atzo (osteguna) gauean Iruñeko Nafarroa Beherea etorbidean, bertako Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua 22:20 aldera jazo zen, autoak errepideko erdibitzailearen aurka talka egin ostean. Iruñeko Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da, eta ez du inolako hipotesirik baztertzen.

Ostegunean zehar, guztira bederatzi trafiko istripu artatu behar izan zituzten Nafarroako hiriburuko udaltzainek.

ltzainek.