Iruñea
2014ko Sanferminak
agentziak | erredakzioa
Zigorra jaso duen gazteak -estatubatuarra- iruindar bat jo zuen, bere neska-lagunari sexu-abusua egiteagatik, baina larri zauritu zuen. Gainera, 150.000 euro baino gehiago ordaindu beharko ditu.
Gertaera Estafeta kalean jazo zen, entzierroaren ostean. Argazkia: EFE
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko bizilagun bati 2014ko sanferminetan neska bati sexu-abusua egiteagatik, baina 9 hilabeteko espetxealdia ezarri dio biktimaren mutil-lagunari kalteak eragiteagatik.
Gertaera 2014ko sanferminen azken egunetako batean, uztailaren 13an hain zuzen, gertatu zen, Estafeta kalean. Bertan, J.M.F.G. iruindarrak (43 urte) neska estatubatuar bati besotik heldu zion eta musuak ematen saiatu zen, bere borondatearen kontra. Biktimaren mutil-lagunak neska defendatu eta erasotzailea ukabilez jo zuen, baina azken hori lurrera erori zen, buruan kolpea hartuta, eta larri zauritu zen.
Epaian jaso dutenez (helegitea aurkezterik badago) Iruñeko bizilagunaren kasuan aringarria aplikatu diote, edanda zegoelako, eta 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, kalte moralengatik.
Gainera, Z.R.B. estatubatuarraren kasuan (26 urte) defentsa zilegi baten salbuesle partziala aplikatu du, "zilegi ez zen eraso" baten aurrean neska-laguna babesteagatik.
Alabaina, gazteak 16.500 euro eman beharko dizkio iruindarri, eragindako kalteengatik, eta beste 75.000 euro arrastoengatik; ez hori bakarrik, Nafarroako Osasun Zerbitzuari 60.430 euro ordaintzea agindu diote gazteari, erasotzailea ZIUn izan zelako.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa