Itxi

Gasteizko jaiak

Jaien hasiera

85 pertsona zauritu dira Zeledonen jaitsieran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jaien hasiera ekitaldian, gasteiztarrek txanpan botilak ireki dituzte, eta urtero hainbat pertsona zauritzen dira, ebakidurak eta traumatismoak egiten baitituzte.

  • Txanpan botilak Zeledonen jaitsieran. EFE

    Txanpan botilak Zeledonen jaitsieran. EFE

Gutxienez 85 pertsona zauritu dira Zeledonen jaitsieran, Gasteizen, ebakidurak eta traumatismoak baitituzte, Andre Maria Zuriaren plazan milaka pertsonak txanpan botilak ireki ondoren.

Plazan 70.000 pertsona inguru elkartu dira, jaien hasiera ekitaldian, eta txanpan botilak ireki dituzte, ohitura den bezala. Horren ondorioz, baina, hainbat pertsonak ebakidurak egin dituzte, eta botilen kortxoek traumatismoak eragin dituzte.

20:00ak arte, 85 pertsona artatu behar izan dituzte, eta, horietatik, 8 ospitalera eraman behar izan dituzte.

Zauritutako gehienak, 55, Gurutze Gorriak artatu ditu, eta beste 30 Espainia Plazako ospitaleak.

Gasteizko Udalak plazara beirazko botilak ez sartzea eskatu zuen, urtero hainbat pertsona zauritu ohi direlako.

u ohi direlako.