Gasteizko jaiak
Pregoia
Eider Garaikoetxea | EITB.eUS
Gasteizko idazleak Andre Maria Zuriaren jaien pregoia eman du bart. Festak ostegunean hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
"Gaur nire ahotsa irrintzi bat izatea nahiko nuke. Irrintzi alai bat, baina irrintzi indartsu eta sendo bat. Emakumeek jaiak eta gure bizitzako egun guztiak askatasunez bizi nahi ditugula aldarrikatzen duena", hitzokin abiatu du Karmele Jaiok Andre Maria Zuriaren jaien pregoia. Bart, Gasteizko Plaza Berrian bildutako ehunka pertsonen aurrean, jaien iragarle den hitzaldia bota zuen idazle gasteiztarrak. Festak ostegunean hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
21:30ean, emakumeak oinarri eta protagonista hartuta, abiatu du Jaiok bere aldarria. Haren hitzetan, "pentsaezina litzateke gaur plaza publikoan protagonista izatea historian nire aurretik izan diren emakume askoren ekarpena eta kemena gabe. Espazio publikoan emakumeen protagonismoa aldarrikatu eta haren alde borrokatu ziren emakumeak".
Pregoilaria Emma Goldman ekintzaile anarkista eta feministarekin gogoratu da, eta hura aipatuz honakoa bota du: "Dantza egiterik ez badut, emakume guztiok dantza egiterik ez badugu, hau ez dela gure jaia". Hain justu, Gasteizko jaiak emakumeenak ere badirela aldarrikatu du idazleak, eta askatasunez bizitzeko emakumeek duten eskubidea defendatu du. Karmele Jaioren esanetan, "gure autoritatea eta gure hitza errespetatuak izan daitezen nahi dugu. Ez dugu apaingarriak izan nahi, inor dibertitzeko objektuak, ez eta biktimak ere. Protagonistak izan nahi dugu. Eta izango gara",
Jaiek herritarrak batzeko balio dutela azpimarratu zuen Jaiok. "Jaiok gizartea kohesionatzeko elementua dira, batzeko, herri baten, hiri baten harrotasun kolektibo moduko bat eraikitzen dutelako, eta indar handiagoz sentiarazten gaituztelako bizi garen tokikoak".
Ehunka gasteiztarrek jarraitu zuten hitzaldia Plaza Berrian. Argazkia: @vitoriagasteiz
Pregoilariak Gasteiz hiri irekia dela gogorarazi du. "Gure esku dago historia orain arte izan den bezala idazten jarraitzea, hau da, anitza, atsegina, bertan bizi nahi duenarekin abegikorra eta solidarioa den hiri baten historia. Hiri handiek handi izatearen domina lortzen dute bisitariek eta bertako biztanleek taupadak, gizakion taupadak, sentitzen dituztenean, pertsonen giza kalitatea", nabarmendu du.
Kultura izan du ahotan Jaiok hitzaldia amaitzeko: "Ezin gara libre izan kulturarik gabe. Beharrezkoa da kulturaren lotura izatea, munduan gertatzen dena ulertzen lagundu diezagun. Kultura libre izateko. Irizpidea izateko. Demagogiaren morroi ez izateko".
Pregoiaren ostean, Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen Konstituzio Plazan.
Celedonek baditu bere gauzak
Ordu batzuk lehenago, Gorka Ortiz de Urbina Zalduondoko baserritarrak Gorka Urtaran alkatearen eskutik jaso zituen abuztuaren 4an beharko dituen aterkia eta zahatoa.
Aurten samurragoa egingo zaio San Migel balkoirainoko bidea, Udalak Andre Maria Zuriaren plazan dagoen eskulturaren ondoko jesarleku bat kendu baitu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa