Gasteizko jaiak
Gasteiz
Erredakzioa
San Migel elizako dorrerako igoera egin ostean, Zalduondoko baserritarra hurrengo abuztuko 4ean bueltatuko da Arabako hiriburura. Zenbait ekitaldi izan dira azken sei egunetan zehar.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Gasteizek agur esan die Andre Maria Zuriaren omenezko jaiei eta Zeledoni, 2016ko abuztuaren 4ra arte. Zalduondoko baserritarra, San Migeleko dorrera bueltatuta, datorren urtean egongo da berriro Arabako hiriburuan. Azken sei egunetan, zenbait ekitaldi izan dira hirian.
Milaka gasteiztar bildu dira igande gauean Andre Maria Zuria plazan, jaietako azken ekitaldian parte hartzeko. Urtero bezala, Zeledoni eskainitako agurrean emozioa izan da nagusi; Zeledonen jaitsiera oso jendetsua izan zen, joan den asteartean, eta amaieran ere bildu dira gasteiztarrak datorren urtera arte agur esateko.
Jaietako azken arratsaldean, dena den, polemika izan da; blusen eta nesken kuadrillek isilik egin dute euren kalejira, mugimendu feministak Jatorrak kuadrillari egindako boikotaren ondorioz. Hain zuzen, emakume bati ustez irain sexista batzuk egin dizkiote.
Balorazioa
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi du jaiak ''errepestuan eta jai-giroan'' Joan direla, baina gaitzetsi egin du Bilgune Feministaren eta Nesken eta Blusen Batzordearen artean piztutako polemika. Horren harian, aldeen artean bitartekari lanak egiteko prest agertu da.
Jaien balantzea egiteko prentsaurrekoan, eraso sexisten aurrean "zero tolerantzia" izan behar dela nabarmendu du, baina blusa guztiak ez kriminalizatzeko eta ez orokortzeko deia egin du.
Urtaranen aburuz, "ezin da orokortu, blusen eta nesken gehiengoa errespetuz ondo pasatzen duten lagunak baitira". Hori horrela, elkarrizketaren eta adostasunaren aldeko apustua egin du eta behar izanez gero, aldeen artean "bitartekari lanak" egiteko prest agertu da.
Kultura zinegotziak, bestalde, jaietako ekitaldietan bildutako publikoaren zenbatekoen berri eman du. Udalaren datuen arabera, 4.500 lagun bildu ziren abuztuaren 2an, pregoiaren irakurketan, eta 80.000 pertsona izan ziren hilaren 4an, Zeledonen jaitsieran.
Foruen plazako kontzertuek, bestalde, 51.500 pertsona hartu zituzten; Loquilloren (12.000 ikusle) eta Los Secretos (10.000 ikusle) zuzenekoek izan zituzten arrakasta gehien. Printzipal Antzokiko antzezlanek, bestalde, 14.400 lagun bildu zituzten.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa