Gasteiz
Gasteiz
agentziak | erredakzioa
Atxilotuak -19 urte- "modu zakarrean eta indarkeriaz" tratatu zuen bere haurtxoa, bikotekideari aurpegian eta buruan jo eta gero, kalean zeudela.
Gasteizko Udaltzaingoak 19 urteko neska bat atxilotu du bikotekideari eraso eta bere haurtxoa "indarkeriaz" tratatzeagatik, gizonezkoak aulkitxoan zeramala.
Gertaera Arambizkarra auzoko kale baten izan zen, atzo, asteazkena. Udaltzainek emakumea ikusi zuten, bikotekidearekin eztabaida sutsua zuenean, eta, ondoren, emakumeak gizonari eraso egin zion, kolpeak eta zaplaztekoak aurpegian eta buruan emanda.
Agenteek konprobatu zutenez, emakumeak "indarkeriaz eta zakarki" atera zuen umea gizonak zeraman aulkitxotik. Gainera, haurtxoa "modu ez egokian" utzi zuen lurrean, Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Neska oso urduri eta asaldatuta zegoenez, eta haurtxoa nola tratatzen zuen modua ikusita, haren segurtasuna "arriskuan" jarriz, agenteek umea senide baten esku uztea eskatu zioten neskari.
Horrezkero, poliziek 19 urteko gaztea atxilotu zuten, "familia barruko indarkeria delitua" egotzita.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa