Gasteiz
Gamarra
agentziak | erredakzioa
Suspertzea lortu badute ere, oso larri eraman dute Txagorritxu Ospitalera, lehenengo, eta Gurutzetako Ospitalera, gero.
Umea egunpasa joan da senide batekin Gamarrako igerilekuetara. Argazkia: Luis Angel Perez
Lau urteko ume bat oso larri dago, Gasteizko udal-igerileku batean uretan korderik gabe eta ahuspez topatu eta gero, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
14:00ak pasatxo zirenean, bertan zegoen pertsona batek ume bat ur gainean ahuspez ikusi du, Gamarrako igerilekuetako eskailera batzuen ondoan, "familia igerilekuan".
Sorosle batek berehala egin du salto uretara, mutikoa bertatik ateratzeko, eta bihotza eta birikak geldituta baitzituen.
Hasieran, sorosleak berak eta bertan dagoen osasun laguntzaile teknikoak suspertze-lanak egin dizkiote, eta, ondoren, Osakidetzak bidalitako zerbitzuek lan horiekin jarraitu dute. Horiei esker, pultsua berreskuratu du.
Anbulantzia deia jaso eta sei minutura heldu bada ere, umea oso larri dago, eta Txagorritxu Ospitalera eraman dute segituan. Ondoren, horren egoera larria ikusita, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Aipatutako iturrien arabera, umea senide batekin joan da egun-pasa Gamarrako igerilekuetara.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa