Donostiako Aste Nagusia
22:00etan
A.H. | EITB
Ricasa piroteknia valentziarrak eta Hondarribiko Hiria Musika Bandak eskainiko duten ikuskizun piromusikala eskainiko du saioak, zuzenean.
Informazio gehiago (2)
Gaurko 'Donostiako Aste Nagusia' saioa oso berezia izango da, eta 22:00etan hasiko da Kontxako pasealekutik zuzenean, Agustin Ezenarro eta Izaro Iraetak aurkeztuta.
Alde batetik, Donostiako Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako irabazleen izenak ezagutaraziko dira, txapelketa ostiralean bukatu baitzen, eta bestetik, urtero bezala, azken egunean ikuskizun piromusikal zoragarria eskainiko du saioak zuzen-zuzenean, Ricasa Valentziako suetxearen eskutik. Juan José Ocón orkestra zuzendariak zuzenduko duen Hondarribiko Hiria Musika Bandak Ricasaren suekin bat egingo du, argi eta su ikuskizunari musika jarriz.
Ekitaldi berezi honek Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzari keinu egingo dio, eta Kontxako badia erdian jarritako plataforma batetik ere botako dituzte suak.
Saio berezi honetako gonbidatuen artean, Nerea Garmendia aktore eta moda diseinatzailea, Xabier Solano Esne Beltza taldeko abeslari eta trikitilaria eta 'Gu ta Gutarrak' saioko Txurru izango dira. Txurru, gainera, DJ bezala aritu izan da, eta emanaldia eskainiko du Donostian.
Bestalde, Unai Etxabe Kontxako hondartzan eta pasealekuan egongo da zuzenekoak egiten, eta Nerea Alias ikuskizun piromusikal horren entseguan ibiliko da.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa