Donostiako Aste Nagusia
gaur
Agentziak | Erredakzioa
Badiaren erdian jarritako plataforma batetik jaurtiko dira Aste Nagusiko azken su artifizialak. Berritasun honek ondorengo urteetan jarraipena izan dezakeela esan du Gascok.
Su artifizialak, Donostian. Argazkia: EFE
Albisteak (7)
Kontxako badiaren erdian jarritako plataforma batetik jaurtitako su artifizialen ikuskizunak agurtuko du 2015eko Donostiako Aste Nagusia. Piroteknia eta musika betaratuko dituen ikuskizuna eskainiko du Ricardo Caballerren Ricasa enpresak.
"Itsasoaren erdian plataforma bat jartzea da berritasuna. Plataformak 5,5 bider 5’5 metroko dimentsioak izango ditu, eta 56 tonako pisua jasan dezake", adierazi du Ernesto Gasko Donostiako Ekonomia, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo zinegotziak.
Plataforma honek Ricardo Caballer konpainiak azken traka zaratasuago eta indartsuago bat bota ahal izango du. Itsasontziz suak ikusteko asmoa duetenek, plataformatik 300 metroko distantzira egon beharko dute segurtasun arrazoiengatik.
"Donostian inoiz ikusi ez den ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu", gaineratu du Gascok.
"Proba pilotua"
Ernesto Gasco zinegotziak esan duenez, "aurtengoa proba pilotua da", eta emaitza ona bada, ondorengo urteetan errepikatu daieteke. Plataformaren alokairua 8.000 eurokoa dela, eta babesle pribatua duela, gaineratu du Gascok.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa