Donostia
Denboralea
Agentziak | Erredakzioa
Gabonetako argiztapenaren aurtengo berrikuntza tokitik atera du haizeak, eta lau tamarindo jo eta eraitsi ditu egitura erraldoiak.
Euskal kostaldea astintzen ari diren haize bolada gogorrek Donostian, Kontxa Pasealekuko Cervantes Plazan, zegoen bola erraldoia herrestan eraman dute gaur goizaldean. Aipatu bola Gabonetako argiztapenaren parte zen, eta kentzear zeuden, Gabonetan argiztapenaren berrikuntza izan ostean.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, haizeak bi aldiz eraman du herrestan dekoraziozko bola erraldoia: lehendabizi, goizaldeko lauretan, eta, bigarren aldiz, bi ordu geroago.
Egitura zirkularrak Kontxako Pasealekuan oso ohikoak diren lau tamarindo eraitsi ditu bere ibilbidean zehar.
Egituraren barruan, Cervantesen oroimenez egindako eskultura zegoen, baina ez du kalterik jasan.
Donostiako suhiltzaileek egitura ainguratu dute, behin betiko eramaten duten arte.
en duten arte.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa