Bilboko Aste Nagusia
Jaien balorazioa
Bilboko Konpartsak: Eraso matxistak izan dira 'hodei beltz bakarra'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hala ere, herritarrek sexu-erasoen aurrean izan duten erantzuna goraipatu dute.
Bilboko konpartsek 2016ko Aste Nagusiaren balorazio positiboa egin dute, nahiz eta Bilboko Aste Nagusiari "hodei beltz bat" ere ikusi dioten: eraso matxistak. Hala ere, gizarteak eraso matxisten aurrean eman duen erantzuna azpimarratu dute.
Aste Nagusia amaituta, konpartsek jaien balorazioa egin dute gaur, eta Oihana Pascual eta Iker Martin bozeramaileek hitz egin dute kazetarien aurrean. Gizarteak eraso matxisten aurrean eman duen erantzuna azpimarratu dute. Gainera, sexu-erasoak salatzeko, ostiralean, ordubetez, 23:30etik 00:30era, txosnak itxi, eta ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituztela nabarmendu dute.
"Eraso matxisten aurrean bide bakarra dago: herri erantzuna eta autodefentsa feminista", azpimarratu dute.
Aste Nagusian izandako parte-hartze handia ere goraipatu dute. Konpartsen bozeramaileek azaldu dutenez, 500 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte, eta horien artean arrakastatsuenak lehiaketa gastronomikoa eta hiri krosa izan dira, horien esanetan.
Bestalde, Bilboko itsasadarra protagonismo handiagoa hartzen hasi dela ere adierazi dute, eta, ildo horretan, itsasadarra dela etorkizuna esan dute.
Aurten abian jarritako ekimenen artean, edalontzi berrerabilgarriak higienizatu eta bildu izana azpimarratu dute. Konpartsek jakinarazi dutenez, 12.800 edalontzi berreskuratu dituzte, eta, datorren urteari begira, bide horretatik jarraitzeko asmoa agertu dute.
oa agertu dute.