Bilbo
30 abesbatza baino gehiago
agentziak | erredakzioa
Makila eskuan dutela, 250 bat pertsonak Cataniako (Sizilia) Santa Agedaren martirio eta heriotzaren omenezko usadioa beteko dute. Euskadin gehien jarraitzen den tradizioetako bat da.
30 abesbatzak baino gehiagok, besteak beste, Bilboko Suhiltzaile, Arratiako eta San Antongo Orfeiak, Bilboko Zazpikaleak zeharkatuko dituzte bihar, larunbata, goizean eta arratsaldean, Santa Agedaren abestia makila kolpez kantatzeko.
250 lagun inguruk osatzen dituzte abesbatzok, baina, horiez gain, hainbat eskoletatik etorritako dozenaka ikaslek ere bat egingo dute Cataniako (Sizilia) Santa Agedaren martirio eta heriotzaren omenezko usadioa betetzeko. Euskadin gehien jarraitzen den tradizioetako bat da.
Baserritarraz jantzita eta maila eskuan, "lurra kolpatuko dute neguko lozorrotik esna" dadin, euskal mitologiak agintzen duen moduan.
Ibilbidea Euskal Museoan hasiko da (Unamunon); bertan, Garaizarko Matsorriak, Bilboko Suhiltzaileak eta Arratiako Abesbatzak euren ahotsak batuko dituzte 'Mikeldiko Idoloa' izenez ezagututako eskulturaren inguruan. 'Mikeldiko Idoloa' k.a. V eta I mendeen bitartean datatuta dago, alegia, II. Burdin Aroan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa