Bilbo
Aratusteak
eitb.eus
Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak Tea Party DJ's disko-jartzaileak eta Jon de Miguel ostalaria izango dira aurten.
Tea Party DJs disko-jartzaileak. EiTB
Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten, Tea Party DJ´s bikotea eta Jon de Miguel Plaza Nueva tabernako ostalaria izango dira, hurrenez hurren.
Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta Semper Plus Ultra leloak (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea.
Zarambolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diem lemak laburbiltzen du bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolinen eta Zarambolasen aurkako epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuta.
Tea Party DJ's Bilboko bikotea da. 2010etik dantzara gonbidatzen du publikoa. Bi urtez Sonora Aretoan talde egoiliarra izan zen eta euren bigarren denboraldia osatzen ari dira Fever Bilbao (Bullshit Club) Aretoan. Eszenatokian nazioarteko artistekin aritu dira: Kill The Noise, Don Diablo, Zomboy, Yellow Claw, Vicetone, eta LNY TNZ.
Gainera, Europa parkean aritu dira hainbat alditan Aste Nagusian.
Jon de Miguel Plaza Nueva tabernako ostalariak Aratusteetako hainbat sari jaso ditu, egun horietan dituen apaindurengatik. Euren Aste Santuko kofradeen pintxoak erreferente bilakatu dira.
2017ko Aratusteak otsailaren 23tik 28ra izango dira.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa