Bilbo
Bizikidetza arazoa
Ihes eginda zeuden 'Pichietako' bi kide Ollerietara itzuli dira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Norbaiti eraso egiten badiote erantzuleak "erakundeak" izango direla ohartarazi dute auzokideek.
Ollerietako (Bilbo) bizilagunek salatu dute ihes eginda zeuden eta atxilotzeko agindua duten 'Pichietako' bi kide (adingabe bat eta adin nagusi bat) itzuli egin direla auzora.
Auzokideek prentsa ohar batean azaldu dutenez, Abetxukora bizitzera joan ziren 'Pichiek' utzitako etxebizitzan daude orain bi pertsona horiek.
Ollerietako bizilagunek kezka agertu dute, eta norbaiti eraso egiten badiote erantzuleak "erakundeak" izango direla ohartarazi dute, "arazoari ez diotelako heltzen".