Bilbo
Lan gatazka
Agentziak | Erredakzioa
Lanpostu guztiak baldintza duinetan manten daitezen eskatu dute.
Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileen eta orientatzaileen elkarretaratzea. EiTB.
Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileek eta aretoetako orientatzaileek greba mugagabea hasi dute gaurtik aurrera. LAB sindikatuak adierazi duenez, "lanpostu guztiak baldintza duinetan manten daitezen eskatu dute".
Deialdi honekin, Museoak eta bere patronatuko erakundeek hilabeteko epean egungo 18 lanpostuak "suntsitzeko" hartutako aldebakarreko erabakia salatu nahi dute Manpower Group enpresak azpikontratatuta Guggenheim Bilbao Museoan hezitzaile eta aretoetako orientatzaile diharduten langileek.
Lanaldi osoko hiru zuzeneko lanpostu sortuko dituztela jakindakoan erabaki zuten mobilizazioekin jarraitzea. Izan ere, hori dela eta, Manpower enpresak azpikontratatuta lan egiten dute 18 langileak kaleratuko dituztela ohartarazi dute.
Guggenheimeko hezitzaileek "adostutako irtenbidea" eskatu diete pinakotekaren patronatuko erakundeei (Eusko jaurlaritza, Bizkaiko Diputazioa eta Bilboko Udala), "lanpostuak masiboki ez suntsitzeko".
".orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa