Bilbo
Langileen kaleratzea
Guggenheimeko hezitzaileek greba mugagabea deitu dute
Agentziak | Erredakzioa
Manpower Group enpresak azpikontratatuta Guggenheim Bilbao Museoan hezitzaile eta aretoetako orientatzaile diharduten langileen zortzigarren greba eguna da gaurkoa.
Gaurkoa, Manpower Group enpresak azpikontratatuta Guggenheim Bilbao Museoan hezitzaile eta aretoetako orientatzaile diharduten langileen zortzigarren greba eguna da.
Manpowerrek Guggenheim Bilbaorekin duen zerbitzu-kontratua dago gatazkaren atzean. 2014an hasi zen, irailaren 30ean bukatuko da eta berriz esleitzeko lehiaketa deitu behar da.
Guggenheim Bilbao Museoak atzo jakinarazi zuenez, baina, ez du esleipen berririk egingo, eta irailaren 30ean zerbitzua bukatzen denean, zuzenean hiru langile kontratatuko ditu.
Greba mugagabea egingo duten hamazortzi langileek elkarretaratzea egin dute gaur ere, Museoaren aurrealdean.
"Bost urteren ondoren, langabe-kopurua handiagotzera kondenatzen gaituzte, antzinatasun-saririk eta kalte-ordainik gabe. Horren ordez, lanaldi osoko hiru zuzeneko lanpostu sortuko dituzte, Campo y Ochandiano enpresaren bitartez, Museoaren patronatoarekin zerikusi handia duen enpresarekin, alegia, eta aukeratze-prozesu horretan gutako batek ere ez du aukerarik izango", esan dute langileek elkarretaratzean.
Ez dutela amore emango eta elkarretaratzeekin jarraituko dutela adierazi dute, "lanpostu guztiak mantentzea aldarrikatzeko".