Bilbo
ASte NAgusian
erredakzioa | eitb.eus
Biktima bekainean zauritu zen, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Lekuko baten laguntza ezinbestekoa izan da ustezko erasotzailea (28 urte) atxilotzeko.
Bilbon aurreko astean egindako elkarretaratzetako bat, erasoen aurka. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, igandea, Bilbon, Aste Nagusiko txosna-gunean, Areatzan, hain zuzen, emakume bati sexu-abusuak, sexu-erasoa eta lesioak egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Erasoaren ondorioz, biktimak ebakia egin zuen bekainean, eta, hortaz, ospitalera eraman behar izan zuten. Gainera, emakumearekin zihoan pertsona bat ere jo omen zuen atxilotuak, aurre egiteagatik.
Erasotzaileak ihes egin zuen, baina bertan zegoen lekuko batek gertutik jarraitu zion. Ertzaintzak, gertatutakoaren berri izan eta gero, hainbat agente bidali zituen biktimari lagundu eta erasotzailea aurkitzeko.
Lekukoaren laguntzari esker, polizia-auto kamuflatu batek ustezko erasotzailea atxilotu zuen, handik minutu batzuetara, Moyua plazan. Atxilotuak 28 urte ditu, eta ez dauka inolako aurrekaririk. Arratsaldean, Bilboko guardiako Epaitegira eraman zuten.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
>
>
>
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa