09:19

Bilbo

Eraso matxistak Aste Nagusian

Ehunka lagun bildu dira berriro, Bilbon, eraso matxisten aurka

agentziak | erredakzioa

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte Aste Nagusia 2016an, Bilbon. Biak ostiraleko goizaldean izan dira, eta, horiekin, bost sexu-eraso edo sexu-erasoen ahalegin gertatu dira Bizkaiko hiriburuan.

1:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ehunka lagun bildu ziren atzo Bilboko Arriaga plazan Aste Nagusian izandako azken bi eraso matxisten aurka.

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte Aste Nagusia 2016an, Bilbon. Biak ostiraleko goizaldean izan dira, eta, horiekin, bost sexu-eraso edo sexu-erasoen ahalegin gertatu dira Bizkaiko hiriburuan, jaiak joan den larunbatean hasi zirenetik.

Azken bi erasoak Txurdinaga auzoan eta Solokoetxen jazo ziren; azken kasu horretan, hainbat lagunek biktimaren oihuak entzun zituzten, eta laguntza ematera joan ziren. Erasotzaileak ihes egin zuen. 

Horien aurkako jarrera agertzeko ehunka lagun bildu ziren Arriaga plazan, tartean, jaietako txupinera eta pregoilaria.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea ere eraso matxisten aurkako elkarretaratzean izan zen eta baita Podemos alderdiko eta CCOO sindikatuko ordezkariak ere.

Bestalde, txosna eremuan jaia ordubetez etenda izan da bart; izan ere, Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak, 23:30etik 00:30era.

Dagoeneko bost dira Bilboko Aste Nagusian salatutako eraso matxistak. Gainera, asteazkenean, Ciudadanosek Andaluzian duen zinegotzi bat atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, emakume bat jotzea egotzita.

Ostegunean, sexu abusuak egin zizkioten emakume bati Martzana inguruetan, eta igandean, beste bati sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zizkioten Arriagako atzekaldean.

Era berean, asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, hiru gazteari ukituak egiteagatik.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak