19:56

Bilbo

Eraso matxistak Aste Nagusian

Ehunka lagun bildu dira berriro, Bilbon, eraso matxisten aurka

agentziak | erredakzioa

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte Aste Nagusia 2016an, Bilbon. Biak ostiraleko goizaldean izan dira, eta, horiekin, bost sexu-eraso edo sexu-erasoen ahalegin gertatu dira Bizkaiko hiriburua.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ehunka lagun bildu dira gaur Bilboko Arriaga plazan Aste Nagusian izandako azken bi eraso matxisten aurka.

Beste bi sexu-eraso salatu dituzte Aste Nagusia 2016an, Bilbon. Biak ostiraleko goizaldean izan dira, eta, horiekin, bost sexu-eraso edo sexu-erasoen ahalegin gertatu dira Bizkaiko hiriburuan, jaiak joan den larunbatean hasi zirenetik.

Orain, erasoak Txurdinaga auzoan eta Solokoetxen jazo dira; azken kasu horretan, hainbat lagunek biktimaren oihuak entzun dituzte, eta laguntza ematera joan dira. Erasotzaileak ihes egin du.

Orien aurkako jarrera agertzeko ehunka lagun bildu dira Ariaga plazan, besteak beste, jaietako txupinera eta pregoilaria izan dira.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea ere izan da gaurkoan eraso matxisten aurkako elkarretaratzean. Halaber, Podemos alderdiaren eta CCOO sindikatuko ordezkariak izan dira ere.

Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak, 23:30etik 00:30era.

Gaurkoekin, bost dira Bilboko Aste Nagusian salatutako eraso matxistan. Gainera, asteazkenean, Ciudadanosek Andaluzian duen zinegotzi bat atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, emakume bat jotzea egotzita.

Atzo, sexu abusuak egin zizkioten emakume bati Martzana inguruetan, eta igandean, beste bati sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zizkioten Arriagako atzekaldean.

Era berean, asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, hiru gazteari ukituak egiteagatik.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak