Itxi

Bilbo

Atxiloketa

'Pichi'etako beste kide bat atxilotu dute Ollerietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilboko Udalbatzak hizpide hartuko du ostegun honetan auzoko segurtasun eta bizikidetza arazoa.

Bilboko Udaltzaingoak 'Pichiak' klan gatazkatsuko beste kide bat atxilotu du asteazken honetan. Familia hori Ollerieta auzoan bizi da, eta hainbat lapurreta eta eraso egin ditu bertan. Horregatik, inguruan segurtasun eta bizikidetza arazo larria dago.

Gaur, 16:00etan, udaltzainek 36 urteko J.L.M.C atzeman dute. Atxilotutakoa ihes eginda zegoen, hirugarren gradua eta kondena urratzea egotzita.

Atzo, Udaltzaingoak hainbat zentrotatik ihes egin zuen 20 urteko mutil bat atxilotu zuen. Horren ostean, istiluak jazo ziren Pitxien eta auzokideen artean.

Maiatzaren 19an, Udalak "desegin"tzat jo zuen Pitxien taldea, lau atxiloketa egin ostean.

Udalbatzak hizpide hartuko du bihar Ollerietako segurtasun eta bizikidetza arazoa.