Itxi

Bilbo

Bilbo

Ollerietabarrenako egoera 'hobetu arte' lan egingo duela dio Aburtok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzokideek salatu dute euren egoera "infernua" dela, 'Pitxi'en klan gatazkatsuaren erruz.

1:31

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak adierazi du Udalak ez duela "amore emango" Ollerietabarrena kaleko egoera "hobetu arte", eta gaineratu du une honetan ez daudela "geldirik", Aldundiarekin, Fiskaltzarekin, Ertzaintzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lanean ari baitira modu "koordinatuan".

Aburtok prentsaurrekoa eskaini du, kale horretako bizikidetza arazoei aurre egiteko abiatutako neurriak azaltzeko. Izan ere, Ollerietabarrena eta Otxarkoaga artean 'Pitxiak' bizi baitira, lapurretak eta arazo ugari sortzen ari den klan bat, auzokideek salatu dutenez.

Alkateak esan du "ulertu" egiten duela Ollerietabarrenako auzokideen "sufrimendua", baina ohartarazi du manifestazioek eta herritar patrullek ez dutela "arazoa konpontzen". Are gehiago, "kasu batzuetan, okertu egiten dituzte". Horregatik, lan "serio eta koordinatuak" fruituak izan ditzakeela gaineratu du.

Segurtasunaren arloan, Aburtok zehaztu du Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zaintzak egiten dituztela, eta atxiloketak ere gauzatu dituztela.

Halaber, Udala Aldundiarekin koordinatuta ari da, Pitxien artean "arrisku egoeran eta babes gabe dauden adingabeak" ere badaudelako.