Itxi

Bilbo

Inaugurazioa

Mercadona Bilbora iritsi da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Konpainak bere lehen supermerkatua ireki du Bizkaiko hiriburuan, San Mames ondoan.

0:47

Mercadonak bere lehen supermerkatua ireki du gaur Bilbon, 1,8 milioi euroko inbertsioa egin ostean. Urkixo Zumar-kaleko 85. zenbakian, dago establezimendua, San Mames ondoan.

Supermerkatuak 40 langile eta 1.500 metro karratuko salmenta gunea ditu. Astelehenetik larunbatera izango da zabalik, 09:15etik 21:15era. Gainera, 50 ibilgailurentzako aparkalekua ere badu.

Bertako langileek 1.277 euro gordineko soldata dute.

Gainerako dendekin egin bezala, erosketak etxera bidaltzeko zerbitzua eta erosketa bera on line egiteko aukera abiatu ditu Mercadonak.

Beste bi aurten

2016a amaitu baino lehen, Mercadonak beste bi supermerkatu irekiko ditu Bilbon, bat Boluetan, eta beste bat Miribillan.

Egun, Mercadonak zazpi establezimendu ditu EAEn: bost, Gasteizen; eta bana Barakaldon eta Basaurin.

Gainera, Jundizeko industriagunean (Gasteiz) logistika zentro bat eraikitzen ari da.