16:26

Bilbo

Udalaren erabakia

Budha dantzalekua lau hilabete itxi du Bilboko Udalak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Baimendutako edukiera % 42 gainditzea leporatu dio Udalak.

  • Argazkia: Budha Bilbao dantzalekuaren Facebook profila

    Argazkia: Budha Bilbao dantzalekuaren Facebook profila

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalak Budha dantzalekua lau hilabete ixtea agindu du, baimendutako edukiera gainditzeagatik.

Udaltzaingoak urrian atzeman zuen urraketa hori, establezimenduaren barruan 141 pertsona zenbatu baitzituen, hau da, baimendutakoa baino % 42 gehiago.

Hori arau-hauste "larria" da Ikuskizun Publikoen legearen arabera.

Zigorra apirilaren 4an sartuko da indarrean, eta irmoa da bide administratiboan, baina helegitea jar daiteke administrazio-auzietarako epaitegian.

Azken aldian, Bilboko Udalak hainbat establezimendu itxi ditu, arrazoi ezberdinak tarteko, hala nola Peso Neto jatetxea (San Frantzisko) eta Modesto eta Pin-up tabernak (Zazpikaleak).

Iruzkinak