19:34

Bilbo

Otsailaren 6an eta 13an

Metro Bilbaok zerbitzua areagotuko du inauterietan

Agentziak | Erredakzioa

Otsailaren 6an eta 13an gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dira, eta 20 minuturo ibiliko dira trenak.

  • Bilboko Aratusteak. Argazkia: EiTB

    Bilboko Aratusteak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ohar baten bitartez jakinarazi duenez, Metro Bilbaok gaueko zerbitzua areagotuko du otsailaren 6ean eta 13an, inauteriak direla eta.

Larunbata, otsailak 6, izango da aratusteen egun handienetakoa. Horregatik, ohi baino tren gehiago ibiliko dira 23:00etatik biharamuneko 6etara, 20 minuturo adarretan eta 10 minuturo Etxebarri-San Inazio enborrean.

Egun horretan, jarduera ugari egongo dira Bilbon, besteak beste:  kontzertuak, dantza erakustaldiak edota mozorro lehiaketa. Epaimahaia plaza biribilean egongo da, 17:00etatik aurrera. Egitarau “parte hartzaile eta anitza” prestatu dute Udalak eta Bilboko Konpartsek, eta elkarrekin adostutako jarduerak “gustu eta adin guztientzat” direla diote.        

Halaber, otsailaren 13an, sarriago ibiliko dira trenak, 15 minuturo Bidezabalera.

Iruzkinak